Urria 2025
— 2025-11-06Irakurri 275. zenbakia hemen.

Datorren azaroaren 4an, eguerdiko 12:00etan, musikazaleek organo kontzertu batez gozatzeko aukera izango dute Aizarnako parrokian. Loreto F. Imaz organista eta klabezinista ezaguna, jatorriz Donostiakoa, izango da ekitaldi honetako protagonista. Loreto F. Imaz musikari ezaguna da, 40 urte baino gehiagoko esperientzia du musikaren alorrean kontzertuak eman, grabazioan eta irakaskuntzan.
Kontzertua eszenatoki zoragarri batean egingo da, Aizarnako organoan, 200 urte baino gehiagoko istorioarekin. 1792an Joan Manuel Betolaza trebeak eraikia, organo hau zaharberritu egin da urteetan zehar, bere esentzia barrokoa eta 56 notako teklatu bakarra mantenduz.
Musika eta historia maite dutenek balio historiko izugarria duen interprete eta instrumentu baten batasuna ikusteko aukera izango dute.