Iraila 2026
— 2026-10-08Irakurri 285. zenbakia hemen.


Argazkia: ARGIA – Garro anaiak
Amillubi proiektuak baserria eta lurrak erosteko behar zuen diru guztia biltzea lortu du, Biolur elkartea zorpetu gabe. Atzo, igandea, urriak 11, eman zuten lorpenaren berri Amillubin egindako topaketan. «Lortu dugu, Amillubi herriarena da!», adierazi dute proiektuko kideek.
Duela ia hiru urte aurkeztu zuten egitasmoa, eta ordutik egindako bidearen emaitza ospatu zuten eguerdian. Agroekologiaren aldeko beste urrats bat dela nabarmendu dute, eta eskerrak eman dizkiete bidean lagundu duten herritar eta eragile guztiei.
Eskola haziak
Goiza bioeraikuntzako lehen tailerrarekin hasi zuten. Antolatzaileen arabera, jende ugari bertaratu zen, horietako asko lehen aldiz. Mexikoko eta Argentinako lagunen bisita ere izan zuten, eta eskola agroekologiko baten ametsa partekatzeko aukera izan zuten haiekin.
Bestalde, Amillubiren hirugarren urteurrena prestatzen ari direla iragarri dute. Laster jakinaraziko dute ospakizunaren data.
Proiektuaren lorpenari buruzko informazio gehiago bildu du ARGIAk
«Amillubi proiektuak erosketa burutu du: jada bereak dira baserria eta lurrak» albistean.