Albisteak

Zestoako historia pote artean ezagutzeko ibilaldia antolatu du AEK-k

Zestoako AEK-k “Jakintza edan: Zestoako historia, pote artean” izeneko arratsalde-pasa antolatu du urriaren 22rako, osteguna. Ikasturteari hasiera emateko eta ikasleek elkar ezagutzeko jarduera bat antolatzen dute urtero, eta horixe da aurtengo proposamena. Mikel Nogales Sagartzazu historialariak gidatuko du ibilaldia, eta herriko ondare kulturala eta historikoa ezagutzeko aukera izango dute parte-hartzaileek.

Ibilaldia 18:00etan abiatuko da liburutegitik, eta Zestoako hainbat gune historiko bisitatuko dituzte, poteo-giroan. Bidean zehar, herriko historiari eta ondareari buruzko azalpenak emango ditu Nogalesek. Parte hartzeko, aurrez izena eman behar da, zestoa@aek.eus helbidera idatzita.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide