Urria 2025
— 2025-11-06Irakurri 275. zenbakia hemen.

Espainiako Gobernuaren Delegazioaren aginduz, astelehen honetan (uztailaren 17a) espainiar estatuko bandera jarri da Zestoako Udaletxeko balkoian. Josetxo Mendizabal Zestoako Alkateak azaldu digunez, pasa den astean Madrilgo gobernuaren delegaziotik notifikazio bat iritsi zen Zestoako Udalera. Notifikazio horretan, Espainiako bandera jartzeko 10 eguneko epea eman zitzaion Udalari. Horrela, gaurtik aurrera, IkurriƱaren ondoan Europar Batasuneko eta espainiar estatuko bandera ikus daitezke.
1981. urtetik espainiar estatuak onartutako legeak dioenez, Espainiako banderak udaletxe kanpoan egon behar du zintzilikaturik, eta baita eraikinaren barruan lekurik garrantzitsuenean ere.
IRUZKINDU