Albisteak
Musika Bandak martxorako bi kontzertu iragarri ditu
— 2025-03-12Zestoako Musika Bandak martxoan eskainiko dituen bi kontzertuen berri eman du. Lehenengoa, Zestoa eta Elizondoko Musika Banden arteko elkartrukearen baitan egingo da. Elkartrukeko lehen hitzordua martxoaren 22an izango da, larunbatean, eguerdiko 12:00etan, Elizondoko Braulio Iriarte pilotalekuan. Kontzertuan, lehenik banda baten txanda izango da eta ondoren besteak joko du, eta amaieran, bi bandek elkarrekin bi pieza interpretatuko dituzte. Elizondoko musikariak herrira bisitan etorriko direla ere aurreikusten da, baina oraindik ez dute data zehaztu.
Bestalde, Zestoako Musika Banda 115. urteurrena ospatzen ari denez, urte osoan zehar kontzertu bereziak antolatzen dabiltza. Lehenengo ekitaldi berezia martxoaren 28an izango da, ostiralean, 20:00etan, Zestoako parrokian. Kontzertu honetan, musika klasikoaren errepertorio ezagun bat eskainiko dute, eta hainbat sorpresa ere prestatu dituztela jakinarazi dute.
Egin zaitez bazkide