Albisteak
Negoziaketak etentzat eman dituzte greban dauden Udal langileek
— 2022-07-29Bi aldeetako marra gorrien arteko tarte zabala dela eta, negoziaketak etentzat eman dituzte greban dauden Udal langileek eta irailaren 11 arte greban jarraituko dutela jakinarazi dute.
“Udal langileak greban 18 egun” lemapean elkarretaratzea egin dute beste egun batez greban dauden Udal langileek. Aurrez, Greba Komiteak jakinarazi duenaren arabera, Udala eta grebalarien arteko negoziaketak eten egin dira. Atzo bildu zen negoziazio mahaia azkenekoz eta Greba Komintearen esanetan,”bilera hasierarik tonu oso altuan hasi zen eta azkenerako, alkateak errespeturik gabe egindako adierazpenak tarteko, komiteko kideak mahaitik altxa ginen”.
Grebalarien esanetan, proposamen “landua” da beraiek egiten dutena, “udaleko ordezkari sindikalarekin adostutakoa” eta gaineratu dute, “egoera oso ezberdinetan dauden langileak izan arren, beraien artean oinarri amankomun batera iristeko gai izan direla, langile guztiek postuak ez direla bermatzen garbi izan arren”. Hala eta guztiz ere, bi aldeek jarritako marra gorrien artean dagoen tartea zabalegia dela iritzita negoziaketak etetea erabaki dute. Gaur goizean zehar greba luzapenari sarrera emango diote eta gutxienez irailaren 11 arte jarraituko dutela greban ere jakinarazi dute.
Egin zaitez bazkide