Albisteak

[ARGAZKIAK] Nerabeen parte-hartze prozesuaren baitan, lehen proposamenak garatzeko bildu ziren atzo

Udalak martxan jarritako nerabeen parte-hartze prozesuak urrats berria eman du, atzo lehen lan-talde bilerak egin ziren gaztelekuan. Nerabeek aurrez proposatutako ekintzei forma ematen hasteko eta antolatzeko helburuarekin bildu ziren.

Atzoko bileran, futbito-txapelketa, pumptrack-a eta dantza-ikastaroa antolatzeko lehen urratsak eman zituzten. Talde bakoitzak ekintza hauen garapenean lan egingo du, hainbat alderdi zehaztuz: zein egunetan antolatuko diren, non egingo diren, norentzat izango diren, zenbat pertsonak parte hartu ahal izango duten, eta ekimenak aurrera eramateko norengana jo beharko duten, besteak beste. Nerabeak izango dira ekintzen antolaketa gidatuko dutenak, eta beharrezkoa den kasuetan, Udalarekin zein herriko elkarteekin elkarlanean arituko dira.

Lan-talde hauen lehen bileretan, hainbat ideia eta ekarpen jasoko dira, eta horiek landuz, ekintzei pixkanaka forma ematen joango dira. Hurrengo asteetan, beste lan-talde batzuk ere aktibatuko dira, nerabeek proposatutako beste ekimen batzuk ere martxan jartzeko. Besteak beste, Arroaerrekako festak, Agirokoekin lo egitera joatea, baltsa jaitsiera edo Akoako bira dira nerabeek antolatzen saiatuko diren jardueretako batzuk.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide