[PUBLIZITATEA] 70 urte bete ditu Ugarte burdindegiak
— 2023-02-18Joxe Ugarte eta Axun Solabarrieta senar emazteek zabaldu zuten 1953an Ugarte burdindegia. Garai hartako ostalaritzak eta ondorengo urteetako industriaren indartzeak eragin positiboa izan zuten gure burdindegian. 70 urte bete berri ditugu, eta Zestoa eta inguruko enpresa garrantzitsu bihurtu gara. Urteek emandako esperientzia eta gertuko tratuaz gain, teknologia, konpromisoa eta kalitatea dira gure negozioaren oinarri nagusiak. Zestoa bezalako herri batean handiak gara, eta eskualde mailan erreferentziazkoak. Gaur egun 11 langilek osatzen dugu burdindegia, eta bi salmenta puntu ditugu.
Betiko dendan etxerako osagarriak, brikolajea, landa lanetarako tresneria, sarrailagintza edota pinturak aurki daitezke, eta beheko dendan mekanizazio tresnak, makineria profesionala, eta torloju aukera zabala besteak beste. Gipuzkoa osoan egiten dugu banaketa, gainera Urola eta Deba bailaretan egunean bitan banatzen dugu.
Zozketa martxan
70. urteurrena ospatzeko urtaro bakoitzeko bi zozketa egingo ditugu. Goiko saltokian 10 eurotik gorako erosketa eginda, 500 euroko balioa duen otar baten zozketan parte hartuko dute bezeroek. Era berean, enpresa eta profesionalak ere saritu nahi ditugu, eta 300 euroko erosketa egiteagatik, 500 euroko bonuaren zozketan parte hartzeko aukera izango dute. Aurreneko zozketa martxan da, eta martxoaren 20an jakingo dugu nor den lehen saritua.
Zure gain gaituzu gure dendetan.