Tabernetako erakusketa berria

Kaixo. Gaur Zestoako tabernetan erakusketa berria ipini dugu martxan. Bertan Zestoako Itxaropena taldeak, pasa den urtean egin zuen “Plazara” ikuskizuneako argazkiak ikusi ahal izango dituzue. Argazkilariak Erkaitz eta Manu dira.
Horrez gain esan beharra dugu ohiko tabernez gain, Zestoako Ogi Berrin ere argazkiak jarri ditugula. Bertan taldekide dugun Dioni Laurobak arbolen Kimaketari buruzko erreflexio interesgarri bat eskainiko digu hainbat argazki eta olerki baten bidez.
Beraz badakizue. hurbildu zaitezte eta gozatu erakusketaz.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide