Albisteak

[TTAK] Miren Illarramendi industria 5.0az aritu da Euskadi Irratiko “Faktoria” saioan

Miren Illarramendi herritarra industria 5.0az aritu da Euskadi Irratiko Faktoria saioko Zu etxerako atalean. Magazinean zer esana duten pertsonak gonbidatzen dituzte egunero atal horretara, «entzutea eta ikastea gustatzen zaigulako. Denak, etxerako modukoak».

Saioan azaldu dutenez, duela 15 bat urte iritsi zen industria 4.0, eta dagoeneko hemen da industria 5.0. Illarramendiren esanetan, 4.0ak industriako alor konkretuei eragiten zien; 5.0 iraultzak, berriz, ikuspegi orokorragoa lantzen du, modu holistikoan.

Elkarrizketa osoa entzuteko, jarraitu hurrengo esteka. Kontuan izan saioa abiarazi behar dela entzun ahal izateko.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide