Uztaila 2026
— 2026-08-25Irakurri 284. zenbakia hemen.

Etzi, larunbata, jokatuko da 39. Ondarbasoko Igoera, eta antolatzaileek guztia prest dute jada. Gazte Eguneko ohiko txirrindularitza proba honetan guztira 17 txirrindulari ariko dira lehian. 11:00etatik aurrera, hiru minututik behin abiatuko dira parte-hartzaileak Erdikaletik, eta Ondarbasorainoko bidea egin beharko dute. Ondoren, 13:00etan, sari banaketa egingo dute. Zestoako Txirrindulari Elkarteak dagoeneko zehaztu ditu erlojupeko probako irteera orduak.
XXXIX. Ondarbasoko Igoerako irteera orduak
11:00 Maddi Alberdi
11:03 Garikoitz Mendizabal
11:06 Leire Lopetegi
11:09 Eneritz Lizarralde
11:12 Mikel Alonso
11:15 Iñaki Uranga
11:18 Urtzi Zelaia
11:21 Iñaki Zubimendi
11:24 Eneko Albizu
11:27 Jon Aizpuru
11:30 Yosu Illarramendi
11:33 Aritz Elustondo
11:36 Julen Uranga
11:39 Jurdan Regillaga
11:42 Iratz Pou
11:45 Jon Mendia
11:48 Oier Ibarguren **
** Klasifikazio ofizialetik kanpo izango da