Albisteak

UK01 lineak gaueko zerbitzu berezia izango du Donostiako Aste Nagusian

Donostiako Aste Nagusia dela eta, Lurraldebusek zerbitzu bereziak eskainiko ditu abuztuaren 9tik 16ra bitartean, eta horien artean izango da Zestoatik Donostiara doan UK01 linea ere.

Ohiko zerbitzuez gain, gaueko irteera bat jarriko da martxan. Autobusa 23:45ean irtengo da Azkoititik, 00:00etan Azpeitian egingo du geldialdia eta 00:12an Zestoan hartu ahal izango da. Donostiara 00:55ean iritsiko da.

Itzulerako zerbitzua 01:05ean aterako da Donostiatik. Autobusa 01:50ean Zestoara iritsiko da, 02:00etan Azpeitira eta 02:15ean Azkoitira.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren arabera, helburua da herritarrek Donostiako jaietara modu eroso, jasangarri eta seguruan joateko aukera izatea, garraio publikoa aisialdian ere indartuz.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide