Albisteak

Zestoa eta Errezil arteko GI-3730 errepideko konponketa lanek eragina izango dute astelehenetik aurrera

Gipuzkoako Foru Aldundiak Zestoa eta Errezil arteko GI-3730 errepidea konpontzeko lanak hasiko ditu astelehenean, hilaren 13an. Zorua birgaituko dute, Iraetan, Bentaberrin eta Aizarnan, eta  GI-3661 errepidean, Erdoizta parean. Hamar eguneko lanak izatea aurreikusten dituzte, nahiz eta eguraldiak iraupena baldintzatu dezakeen, eta trafikoan ere eragina izango dute.

Hondatutako lurzoru zatietan konponketak egingo dituzte, Erdoiztatik hasita bi errepideen bidegurutzeraino; hau da, Etumetaraino. Bidegurutze horretatik hasita, GI-2634 errepideraino ere egingo dituzte lanak, beheranzko noranzkoan. Jarduketa horiek asfaltatze-ekipo baten bidez egingo dituzte.

Aldundiaren arabera, lan hauek egiteko errepidea erabat moztuko dute, zati horretan bizi diren bizilagunentzat izan ezik. Hauek, sarrerak eta irteerak egin ahal izango dituzte soilik Etumetatik Errezilera arteko norabidean. Horrez gain, lan orduetan bakarrik moztuko dute errepidea, beraz, lan ordutegitik kanpo irekita egongo da.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide