Albisteak
Zestoako Udalak eta Argiola Zestoako Energia Berriztagarrien komunitateak lagapen hitzarmena sinatu dute
— 2024-09-18Zestoako Udalak eta Argiola komunitateak akordio bat sinatu dute Aizarnako eta Arroabeako eraikin publikoetan eguzki-panelak jartzeko. Hitzarmen horretan, Udalak Argiolari Aizarnako frontoiaren sabaia eta Arroabeako eskolakoaren zati bat erabiltzeko aukera emango dio eguzki-plakak jartzeko.
Argiola energia berriztagarria sortzen hastea da proiektu honen helburua. Aldi berean, Udalak Arroabeko eskolako teilatuaren zati bat bere eguzki-paneletarako erabiltzeko asmoa du, bere energia-kontsumoaren zati bat energia garbien bidez estaltzeko. Aizarnan, Argiola arduratuko da frontoiaren teilatuaz, eta Udalak eskolakoa erabiliko du.
Aizarna eta Arroabeako eskoletako teilatuetako instalazioak 2025ean egitea aurreikusten da. Nahiz eta Argiolak atzo, Aizarnan egindako batzarrean, proiektua hemendik eta urrira bitartean lotu behar dela adierazi zuen.
Egin zaitez bazkide