Albisteak

[ARGAZKIAK] Zestoako Herri Krosa 2018

Atzo jokatu zen Zestoako Herri Krosaren 40. edizioa. Nahiz eta eguraldiak ez lagundu, haur, gaztetxo zein helduek kirolaz gozatzeko aukera izan zuten. Helduen lasterketetan guztira, 129 korrikalarik hartu zuten parte: 46 ibilbide motzean eta 83 ibilbide luzean. Parte hartzaileen %32,55 emakumeak izan ziren, ibilbide motzeko lasterketan presentzia nabarmena izan zuten, 46 korrikalaritik 26 emakumeak ziren.

 

 

Sailkapenak:

Ibilbide luzea, 8,5 kilometro

Emakumeak

Alazne Irureta Garate: 37 minutu eta 40 segundo.
Oihane LarraƱaga Ezeiza: 39 minutu eta 29 segundo.
Mertxe Uribetxeberria Gonzalez: 40 minutu eta 05 segundo.

Gizonak

Ruben Aranburu Alonso: 30 minutu eta 12 segundo.
Eder Rodriguez Legarreta: 30 minutu eta 20 segundo.
Andoni Saldias Miguel: 30 minutu eta 31 segundo.

Ibilbide laburra, 2,6 kilometro

Emakumeak

Sara Mancisidor Aramberri: 11 minutu eta 28 segundo.
Eneritz Aramendi Garmendia: 12 minutu.
Nerea Tena Eizagirre: 12 minutu eta 23 segundo.

Gizonak

Iban Berecierto Espada: 9 minutu eta 33 segundo.
Alexander Iturralde Sanchez: 9 minutu eta 49 segundo.
Neftan Afrikez: 10 minutu eta 04 segundo.

Sailkapenak osorik ikus ditzakezue herrikrosa.eus webgunean.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide