Albisteak

Biharko meza ‘Milagrosa’ kaperan ospatuko da

Pasa den ostiralean tximista batek kalte ugari sortu zituen Andre Maria Jasokundearen elizan. Kanpandorrea hondatzeaz gain, eraikin barruko hainbat zati ere kaltetuak suertatu ziren.

Koldo Intxausti herriko parrokoaren esanetan, gutxienez sei hilabete beharko dira berriro ere meza bertan eman ahal izateko. “Hemendik aurrera mezak larunbat eta igandetan izango dira San Juan egoitzako “Milagrosa” kaperan. Larunbatetan arratsaldeko 19:00etan eta igandetan eguerdiko 12:00tan. ” adierazi du Intxaustik.

Bihar, abenduak 8 Sortzez Garbiaren eguna izanik, meza “Milagrosa” kaperan ospatuko da eguerdiko 12:00etan.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide