Albisteak

ZOROPERIAK 2017 – EGITARAUA

Abenduaren 26an Zestoan Zoroperiak ospatuko ditugu. Hemen duzue egitaraua:

  • 9:00. Idiakaitz txistulari taldearen diana.
  • XXVIII. Barazki eta fruta lehiaketa. Parte-hartzaileak: Errezilgo Azoka; Jose Antonio Elosegi, OƱatibitxiki (Gabiria); Ezozi Etxeberria, Aritzaga baserria (Soraluze); Karmen Etxeberria, Etxagueazpikoa baserria (Bergara); Jose Lonbide, Ibargoia (Aramaio).
  • Urolako XX. Ezti lehiaketa. Erlezaintzari buruzko beste ekitaldi batzuk: Erlea, erlezaintza eta erlauntza produktuen erakusketa didaktikoa. Azalpenak 12:30etatik aurrera. Erlauntza produktu desberdinak eta berauen onurak ezagutarazteko azalpenak. Aurkeztu diren eztiak dastatzeko aukera.
  • Haurrentzako tailerra: Eskulan edo margoketa tailerra.
  • XIX. Zestoako Gazta eta Sagardo lehiaketa.
  • Horiez gain, Segurako talogileak, Zestoako artisauak eta salmenta-postu franko izango dira.
  • 11:00 Herriko hainbat belaunalditako trikitilariak, kalejiran.
  • 11:30etik 13:30era F11 argazki taldeak antolatuta ‘photocall’ saioa. Baserritar jantziz joatea komeni da.
  • 12:00. Herriko hainbat belaunalditako trikitilariren emanaldia, plazan. Idiakaitz txistulari taldearen kalejira.
  • 12:15. Barazki eta Fruta, Ezti, eta Gazta eta Sagardo lehiaketatako sari banaketak. Jarraian, trikitilariak.
  • 13:00. Gazta eta sagardoa dastatzea, plazan.
  • 13:00. Zestoako txoko feministak antolatuta, Emakumeen aurkako indarkeriaren salaketa ekimena.
  • 17:30. Txotxongiloak 3 urtetik gorako umeentzat, Kultur Etxean, Ekain Guraso Elkarteak antolatuta.
  • 18:00. Tabernaz taberna bertso poteoa Erralla Bertso Eskolak antolatuta.
  • 20:00. Obaneuke, erromeria udaletxeko arkupetan, afal ordura arte.
  • 22:00. Obaneuke, erromeria udaletxeko arkupetan.

Azpiko bideoan aurreko urteko Zoroperien laburpena ikus dezakezue:

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide