Albisteak

Lluïsa Etxeberriak bere poema-liburu berriaren aurkezpen musikatua egingo du hilaren 25ean

Lluïsa Etxeberria poeta zestoarrak bere hirugarren poema-liburua aurkeztuko du urriaren 25ean, 12:30ean, Zestoako Kultur Etxean. Duela bi urte aurkeztu zuen Zestoan bere bigarren poesia-liburua, eta oraingoan, aurten argitaratutako Hitzen aterpean poemarioaren aurkezpena izango da. Lluïsa Bartzelonan bizi bada ere, bere jaioterrira itzuliko da oraingoan, aurkezpen berezi bat eskaintzera: poesia, musika, ilustrazioak eta dantza uztartuko dituen saioa izango da.

Egilearekin batera, senide eta lagun ugari arituko dira oholtza gainean: Nerea Mendizabal eta Agurtzane Auzmendi abeslariak, Garikoitz Mendizabal txistularia, Aitor Furundarena soinu-jotzailea, Fermin Etxeberria perkusio-jotzailea eta Ane Mendizabal dantzaria.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide