ABANTZU PILOTA KLUBA. OHARRA

Iada 3 hilabete pasa dira, COVID19 zela eta pilota entrenamendu eta txapelketa guztiak bertan behera gelditu zirela.

Badira 2 aste gure pilotari federatuak , binaka entrenatzen hasi zirela auzoetako frontoi irekietan eta aste honetatik aurrera  , kiroldegiko frontoian arituko dira launaka, segurtasun eta desinfekzio protokoloan kontutan izanik.

Dakizuten bezala, denboraldia irailean hasi eta ekainean bukatzen da eta bi kuota ordaintzen dira , bata urrian eta bestea otsailean, entrenamenduko kostuei aurre egiteko, entrenatzaileak, pilotak etab…  Hori dela eta astelehenean  klubeko arduradunek egin genuen bileran  erabaki genuen 2020/2021  denboraldiari begira,  urrian ordaintzen den kuotan kontutan izango dela aurtengo etenaldia .  Momentuz  ezin dugu zehaztu zenbatekorik, ze ez dakigu itzulera nola izango den, nola arautuko dituzten talde entrenamenduak, etab…

Zalantzarik  izan ezkero, jarri gurekin harremanetan,

Ongi izan




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide