Martxoa 2026
— 2026-03-27Irakurri 280. zenbakia hemen.

Herriko haurrak ere Santa Kutz jaietako danborradako prestaketetan murgildu dira. Atzo arratsaldean egin zuten lehenengo entsegua eskolaren atarian; aurrez, taldeak eta kokalekuak antolatzen, danborrak gerrian lotzen, panderoak banatzen eta banderak muntatzen jardun zuten Ekain Guraso Elkarteko kideek eta Zestoako Herri Ikastetxeko irakasleek. Astelehenean egin zuten egun handirako arropa banaketa, eta gaur eta bihar ere entseguak egingo dituzte. Helduek, aldiz, gaur izango dute azken entsegua, musika bandak lagunduta.
Asteburuan ospatuko dira santakutzak. Larunbatean, Santa Kutz bezperan, helduen danborrada izango da, eta igandean, Santa Kutz egunean, haurrena.