Albisteak

Zestoako XXIV. Ibilaldi neurtua ekainaren 13an egingo da

Agiro Mendi Taldea-k antolatuta, Zestoako XXIV. Ibilaldi neurtua egingo dute ekainaren 13an, larunbatarekin. Izen-ematea jada zabalik dago herrikrosa.eus atarian.

Bi ibilbide izango dira aukeran. Ibilbide luzeak 26,3 kilometro izango ditu, eta goizeko 07:00etan abiatuko da. Ibilbide motzak, berriz, 18,7 kilometroko luzera izango du, eta 08:00etan izango du irteera.

Antolatzaileek jakinarazi dutenez, parte-hartzaile guztiek kamiseta bana jasoko dute, eta ibilbidean zehar jateko eta edateko hornidura ere egongo da. Bestalde, ingurumenaren aldeko neurri gisa, parte-hartzaile bakoitzak bere edalontzia edo ontzia eraman beharko du.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide