Albisteak

Udaberriko VI. Argazki Rallya egingo dute Arroabeko San Isidrotan

San Isidro jaien egitarauaren barruan, Udaberriko Argazki Rallyaren seigarren edizioa egingo dute maiatzaren 17an Arroabean. Ezkaizto Auzo Elkarteak antolatutako ekimena goizez izango da, 10:00etatik 13:00etara.

Argazkilaritza zaleei zuzendutako hitzorduan, parte-hartzaileek antolatzaileek jarritako dinamikari jarraituz, gai zehatzen irudiak jasotzeko aukera izango dute auzoko txokoetan barrena. Informazio gehiago eskuratzeko, arrooako.argazkirally@gmail.com helbidera jo daiteke.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide