Albisteak

Jubilatu eta pentsiodunen irteera antolatu dute maiatzaren 14rako

Zestoa eta Aizarnazabalgo jubilatu eta pentsiodunek irteera bateratua antolatu dute maiatzaren 14rako, hurrengo irteera Orio eta Aginaga bisitatzera izango da.

Goizeko 10:00etan abiatuko dira, eta eguerdian, 12:00etan, meza izango dute Orion. Ondoren, 14:30ean, bazkaria egingo dute Aginagan, sagardotegiko menuarekin. Bazkalostean, dantzaldia ere izango da.

Irteeran parte hartu nahi dutenek maiatzaren 8ra arte eman dezakete izena. Prezioari dagokionez, bazkideek 40 euro ordaindu beharko dituzte, eta bazkide ez direnek, berriz, 45 euro.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide