Martxoa 2026
— 2026-03-27Irakurri 280. zenbakia hemen.

Santakutzetarako orduak zenbatzen hasita daude dagoeneko herrian. Atzera kontaketa horretan sartuta, atzo, astelehena, egin zuten helduen danborradako partaideek larunbateko hitzordua prestatzeko aurreneko entsegua. Ohi bezala, kiroldegiko aterpean elkartu ziren dozenaka lagun zapatu gauean eskainiko dituzten piezak entseatzeko. Musika banda izan zuten bidelagun.
Atzo bezala, gaur eta bihar ere egingo dituzte entseguak, 20:00etan hasita. Gaur musika bandarik gabe arituko dira danbor joleak, baina, bihar, asteazkena, musika bandarekin egingo dute berriro entsegua. Gaur haurren txanda ere izango da, izan ere, 15:30ak aldera egingo dute entsegua kiroldegiko aterpean.
Larunbatean, maiatzak 2, egingo dute helduen santakutzetako danborrada, 22:30ean hasita. Maiatzak 3an, Santa Kutz egunean, umeen danborradak hartuko du protagonismoa 18:00etatik aurrera.