Albisteak

Aste Santurako ekintza bereziak antolatu ditu Gaztelekuak

Aste Santuko oporrak gainean ditugu eta Gaztelekuan ukendu tailerra eta altxorraren bila jolasa antolatu dituzte egun horietarako. Apirilaren 6 eta 8an izango da ukendu tailerra, Aiora Urbietaren eskutik, hirugarren zikloko ikasleentzat. Egun bakoitzean bina txanda izango dira: lehenengoa arratsaldeko 16:00etatik 18:00etara eta bigarrena, 18:00etatik 20:00etara.

Altxorraren bila jolasa, berriz, apirilaren 9an izango da, DBHko gaztetxoei zuzenduta. Arratsaldeko 17:00etan hasita, herri guztian zehar ibiliko dira gaztetxoak. Ekintzetan parte hartzeko aurrez izena ematea ezinbesteko izango da. Martxoaren 27a baino lehen eman beharko da izena, Gaztelekuan edo 688 684 029 telefonoan.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide