Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Xabier Unanua eta Aritz Ganboaren ‘Bideak’ dokumentala emango dute hilaren 4an, igandea, arratsaldeko 18:00etan Alonderoko kultur aretoan. Portale kultur elkarteak antolatu du saioa.
Arruazako artzaina da Ganboa eta 2019an, Arruaza eta Izaba korrika lotu zituen mendiz, berekin Idiazabal gazta bat zeramala. Helmugara iristean, Erronkariko gazta batekin egin zuen trukea. 170 kilometro egin zituen guztira, landa eremua eta artzaintza balioan hartzeko helburuarekin. Erronka hori bideoz grabatu eta ‘Bideak’ dokumentala osatu zuen Xabier Unanuak.
Emanaldira joateko aurrez izena eman eta sarrerak erosi beharko dira Portalen. Dokumentala ikusi ondoren, egileekin solasalditxoa izango da.
Hemen dokumentalaren teaserra:
Argazkia: Erran.eus