[BIDEOA] Garikoitz Mendizabal eta Aitor Furundarena ‘2 poliedro’ proiektua aurkezten Joxe Mari Barriolaren ‘Lardiskatzen’ saioan
— 2017-05-09Garikoitz Mendizabal txistulari zestoarra eta Aitor Furundarena “2 poliedro” proiektua aurkeztuz dabiltza azken hilabeteetan. “Txistua eta Soinua oholtza berean, era natural, orekatu eta ordenatu batean elkartuta” aurkezten ditu Mendizabalen eta Furundarenaren proiektuak. Joxe Mari Barriolaren ‘Lardiskatzen’ saioan izan dira duela gutxi eta honako bideo hau argitaratu dute.
IRUZKINDU