Uztaila 2026
— 2026-08-25Irakurri 284. zenbakia hemen.

Herriko jaiak ospatuz egingo diote aurre aurten ere zestoarrek udaren azken txanpari. Asteburu honetan hasiko dira amabirjinetarako motorrak berotzen, Gazte Egunarekin eta Edadetuen Egunarekin. Dena den, irailaren 5ean hasi eta 8ra arte ospatuko dira aurtengo festak. Lau egunez, askotariko ekintzez gozatzeko aukera izango da haur, gazte zein helduentzako prestatutako egitarauarekin.
Jaiak larunbatean hasiko badira ere, bezperan, irailaren 4an, profesionalen arteko pilota partidak izango dira Kiroldegiko frontoian. Egiguren V.a eta Ugartemendia Alberdi II.aren eta Salaberriren aurka lehiatuko dira lehen partidan. Ondoren, Altuna eta Rezusta ariko dira nor baino nor gehiago Artola eta Albisuren aurka.
Irailaren 5ean, eguerdian, Zestoa Osasuntsu taldeak botako duen txupinazoarekin hasiko dira festak. Koadrilen Eguna izanik, kolorez eta festa giroz jantziko dira herriko kaleak. Hurrengo egunean, berriz, amabirjinetako lehen zekorketak eta Gurea Kulturako kontzertuek hartuko dute protagonismoa arratsaldean. Astelehenean, aldiz, kolore zuri-gorriek hartuko dituzte kaleak, Umeen Eguna ospatuko baita.
Festetako egun handia azken egunean egokitu da aurten: Amabirjina Eguna, hain zuzen ere. Egun horretan ere ez da ekitaldirik faltako, eta ekintzaz beteriko egitarauarekin emango diete amaiera aurtengo jaiei.
Hona hemen Amabirjin jaietako egitaraua, osorik:
12:00. Txupinazoa, Zestoa Osasuntsu taldeak botata.
Ondoren, herriko banda, buruhandi, txistulari eta abarren kalejira.
12:15. Jolas parkea umeentzat frontoi inguruan, 14:15ak arte.
12:30. Paella lehiaketarako prestaketak hasiko dira.
Egun osoan, Ustekabe txaranga.
14:30. Paella lehiaketako epaimahaia pasatuko da.
Ondoren, herri bazkaria, plazan.
15:30-19:30. Jolas parkea umeentzat frontoi inguruan.
17:00. Jolasak.
20:00. Ustekabe txaranga.
22:00. Azax eta Jonkass DJa.
09:00. Zestoako dultzaineroen diana.
10:00. Idiakaitz txistulari taldearen diana.
11:30. Nafartasunari gorazarrea: dantza, bertso, kantu eta musikaz alaituta.
12:00. Erremonte txapelketa, frontoian.
17:30. Herriko bandaren, dultzaineroen eta txistularien kalejira, lehen zekorketa iragarriz.
18:00. Gurea Kultura ekimenak antolatuta zezenketen alternatiba kontzertuak estazio aldean: Gailu eta Ithaka.
18:00. Boli kalean haurrei zuzendutako kale antzerkia, kiroldegiko aterpean. Pantzart-ek eginda.
18:00. Lehen zekorketa. Toreatzailea: Pedro Gomez Barbon. Ordezkoa: Victor Mencia Sanchez. Ganadutegia: Adolfo Rodriguez Montesinos (Toledo, Espainia).
Ondoren, Lopene ganadutegiko zezen bolaztatuak.
Ondoren, Zestoako Banda Erdikalean.
21:00. Argizulo dub station, Costmix eta 3re DJak.
11:30. Umeen diana zaratatsua, plazatik hasita. (Ume bakoitzak zarata ateratzeko zerbait eramateko gomendatu dute: kazuela, danbor, turuta, txistu…)
12:00. Txupinazoa.
Ondoren, gaztetxoen dantzaurrea eta zahagi-dantza, Idiakaitz txistulari taldeak lagunduta. Buruhandi, txistulari eta abarren kalejira.
13:00. Lopene ganadutegiko poniak eta zezentxoak plazan.
14:30. Ume, gaztetxo eta gurasoentzat bazkaria, kiroldegiko aterpean.
15:30. Karaokea, kiroldegiko aterpean.
18:00. Umeentzat tailerrak, frontoi zaharrean.
19:00. Aliritzi erromeria, kiroldegiko aterpean.
22:00. Suzko zezena, plazan.
Ondoren, Sedientos de Cumbia eta Txamakos taldeekin dantzaldia.
Herritarrak txuri gorriz janztera gonbidatu ditu udalak.
09:00. Zestoako dultzaineroen diana.
10:00. Idiakaitz txistulari taldearen diana.
11:00. Zestoako Musika Bandaren eta Idiakaitz txistulari taldearen kalejira.
11:30-14:30. Joko erraldoiak gaztetxoentzat, frontoi zaharrean.
12:00. Meza.
Ondoren, udal ordezkarien dantzaurrea, Itxaropena dantza taldeak eta Idiakaitz txistulari taldeak lagunduta.
13:15. Zestoako Bandaren kontzertua.
17:30. Herriko bandaren, dultzaineroen eta txistularien kalejira, bigarren zekorketa iragarriz.
18:00. Apar festa, frontoi zaharrean.
Ondoren, photocall-a eta merendola.
18:00. Gurea Kultura ekimenak antolatuta zezenketen alternatiba kontzertuak estazio aldean: Izaki Gardenak.
18:00. Bigarren zekorketa. Toreatzailea: Jose Antonio de Gracia. Ordezkoa: Jose Huelves. Ganadutegia: Adolfo Rodriguez Montesinos (Toledo, Espainia).
Ondoren, Lopene ganadutegiko zezen bolaztatuak.
Ondoren, Zestoako Banda, Erdikalean.
20:00. Zahagi-dantzarien dantzaurrea kalez kale, Itxaropena dantza taldea eta Zestoako trikitixa taldearen eskutik.
22:00. Laket taldearekin erromeria.