Elkarrekin ospatzeko bost urte
Txara Kooperatiba— 2026-05-13Kaixo! Ostiralean, maiatzak 15ean, 5 urte beteko dira gure proiektu txiki eta eder honi hasiera eman genionetik. Zuei esker bizirik dirau eta halaxe jarraitzea nahi dugu urte luzez!
🥳 Urteurrena ospatzeko, ostiraleko dantza eta musika emanaldiaren ondoren mokadutxoa eskainiko dugu frontoian, eta Azpeitiko Sakonako bi saski ekologiko zozketatuko ditugu.
🧾 Zozketan parte hartzeko zenbakiak gaur arratsaldetik ostiral arratsaldera bitartean 5€ edo gehiagoko erosketa eginez lortu ditzakezue.
Zenbaki irabazleak sare sozialetan jarriko ditugu, eta saria jasotzeko epea larunbat eguerdira artekoa izango da.
Ostiralean ikusiko dugu elkar 🤗
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide!
Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide
