Apirila 2026
— 2026-05-04Irakurri 281. zenbakia hemen.

UEMAk “Esnatu, gure hizkuntzak har dezan arnas” kanpainaren aurkezpena egingo du bihar, asteartea, 18:30ean, Alonderon. Saio horrek emango dio amaiera maiatzean zehar egin duten Euskararen Loraila zikloari.
Datuen bidez, euskararen egoera eta azken urteetako bilakaera azalduko dituzte, bai Zestoan baita Euskal Herrian ere. Horrez gain, euskararen egoera larriari aurre egiteko eta arnasguneei eusteko premiazko hamar neurri proposatu ditu UEMAk. Saioa Ale Goikoetxeak gidatuko du.
Antolatzaileen esanetan, “egungo egoerari buelta ematea ezinbestekoa” da, eta helburu horrekin sortu dute dinamika, “arnasguneak babestu eta sendotzeko, euskararen biziberritzean motor izan daitezen”.