Gaur egin dute Herri Krosa prestatzeko aurreneko entrenamendua
Danbolin— 2024-03-03Herri Krosa prestatzeko, Zestoako Atletismo taldeak entrenamendu irekiak egingo ditu gaur eta martxoaren 10ean herritarren parte hartzea sustatzeko. Gaur egin dute aurreneko entrenamendua. Goizeko 10:00etan atera dira gaur kiroldegiko ataritik.Martxoaren 17an izango da aurten 44. Herri Krosa Iñaki Iruretaren omenez. Haurrentzako lasterketak goizeko 10:00etan hasiko dira, eta lasterketa nagusia 11:30ean. Korrikalari helduek bi ibilbideren artean aukera dezakete: 2,6 kilometrokoa edo 8,5 kilometrokoa. Inskripzioa zabalik dago herrikrosa.eus webgunean.