Uztaila 2026
— 2026-08-25Irakurri 284. zenbakia hemen.

Aizarnan nutrizioa perimenopausian eta menopausian ikastaroa antolatu dute, eta gaur, irailak 25, da izena emateko azken eguna.
Ikastaroak hiru saio izango ditu: azaroaren 19an eta 26an eta abenduaren 3an. Menopausian gertatzen diren aldaketak eta sintomak ezagutzeaz gain, elikaduraren bidez ongizatea hobetzeko estrategiak landuko dituzte. Asteko menua planifikatzen ikasiko dute, eta azken saioan ikasitakoa sukaldean jarriko dute praktikan.
Ikastaroaren prezioa 20 eurokoa da. Izena emateko 606 684 363 telefono zenbakira (Alaitz) jo behar da.