Albisteak

Ostiralean amaituko da udaleku irekietan izena emateko epea

Zestoako Udalak antolatutako datorren udarako udaleku irekietan (2 eta 8 urte bitartekoentzat), kirol udalekuetan (9-11 urte) eta Uda Gazten (12-16 urte) parte hartu nahi duten haur eta nerabeentzat izena emateko epea ostiralean, hilaren 17an, amaituko da. Aurten ere hiru aukera izango dituzte parte hartzeko: lehen txanda, bigarren txanda edo bi txandak osorik.

Udalaren Gazteria sailaren Zestoagazte webguneko Udalekuak atalean dute herritarrek udalekuen hiru eskaintzen gaineko informazio osoa, eta baita izena online emateko aukera ere. Baina, online ez ezik, udalekuetarako aurrez aurre izena emateko aukera ere badago Udal Kiroldegian eta Gaztelekuan.

Udalekuei eta izen-emateari buruzko informazio gehiago behar dutenek Gaztelekura deitu dezakete (688 684 029) udaleku irekien kasuan. Kirol udaleku edo Uda Gazteri buruzko informazioa eskuratzeko, berriz, Kiroldegira deitu beharko dute (943 147 942).




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide