Martxoa 2026
— 2026-03-27Irakurri 280. zenbakia hemen.

Zestoako Gazte Asanbladak 37. urteurrenaren egitarauaren baitan askotariko ekintzak antolatu ditu aste hauetarako. Ostegun honetan, apirilak 16, hitzaldia izango da 18:00etan.
“Atzoko borrokak, gaurko irakaspenak” izenburupean, historiari begiratzeko eta hausnarketarako tartea eskainiko du saioak. Antolatzaileen esanetan, iraganeko borrokak ezagutzea eta gaur egungo egoerarekin lotzea izango da helburua, bertaratzen direnek ikuspegi kritikoa lantzeko aukera izan dezaten.
Urteurreneko egitarau zabala
Hitzaldia Gazte Asanbladaren urteurreneko egitarau zabalaren barruan kokatzen da; apirilean zehar hainbat jarduera antolatu dituzte. Gaur bertan, 17:00etan, Santakutzetako bilera irekia eta auzolana egingo dute; ostiralean, berriz, bertsio gaua izango da; eta urteurren eguna apirilaren 25ean ospatuko dute.