Martxoa 2026
— 2026-03-27Irakurri 280. zenbakia hemen.

Azken asteotan herriguneko nahiz auzoetako balkoiak kolore txuri-urdinez apainduta ageri dira. Izan ere, Realak eta Atletico Madrilek Espainiako Kopako finala jokatuko dute larunbat honetan Sevillan, La Cartuja estadioan. Egun berezia izango da, eta Andaluziako hiria zale txuri-urdinez beteko da; Gipuzkoako bazter guztietatik joango dira jarraitzaileak taldea animatzera, baita zestoarrak ere. Batzuk autobusez joango dira, beste batzuk hegazkinez, kotxez edo trenez… bakoitzak bere bidea aurkitu du final handiaz gozatzeko, estadio barruan edota fan zonean.
Zu ere Sevillara bazoaz, bidali iezaguzu zure argazkia! Familian, lagunekin nahiz bakarka, edo bertan dauden beste zestoarrekin ateratakoa izan daiteke. Irudiak info@danbolin.eus helbide elektronikora, 722 609 265 telefono zenbakira edo gure sare sozialetara bidali ditzakezu. Jasotako argazkiak gure webgunean argitaratuko ditugu.