Martxoa 2026
— 2026-03-27Irakurri 280. zenbakia hemen.

Igande honetan, apirilak 19, Santa Engrazi eguna ospatuko dute herritarrek, eta horren harira txangoa antolatu dute Santa Engraziara. Goizeko 9:15ean abiatuko dira Gurutzetik, eta Bidaurretako galtzadatik barrena igoko dira ermitaraino.
Behin bertara iritsita, norberak eramandako hamaiketakoa egiteko tartea hartuko dute parte hartzaileek, eta ondoren haurrentzako jolasak izango dira. Ekintza Agiro Mendi Klubak eta Lagun Onak M.B. taldeek antolatu dute.