Albisteak

Udalak herritarrentzat gomendioak eta bolondres sarea osatzeko deia luzatu ditu

Udal zerbitzu eta jarduerak bertan behera uztearekin batera eta, helburu berarekin, Zestoako Udalak gomendatu du “jolastokiak, gazte-lokalak, elkarte gastronomikoak edo antzekoak ez erabiltzea, pertsona pilaketak eta transmisio fokuak saihesteko”.

Bestalde, jakinarazi du, herritarren udaletxeko Arreta Zerbitzua ohiko ordutegian izango dela irekita, 8:30etatik 14:00etara, baina beharrezkoa bada bakarrik joatea gomendatzen dela udaletxera, eta administrazio elektronikoa eta telefono bidezko kudeaketa erabiltzeko ahal den kasu guztietan.

Bolondres sarea

Datozen egunetan zein egoeratan egon gaitezkeen ez dakigula kontuan izanda eta hartutako neurri desberdinek eragin ditzaketen eragozpenei aurre egiteko, Zestoako Udalak bolondres talde bat osatu nahi du. Etxetik ateratzea komeni ez zaienei asistentzia emateaz eta erosketak egiteaz arduratuko litzateke sare hau, beharra sortuko balitz.

Bolondres izan nahi duenak alkatetza@zestoa.eus helbidera idatzi dezake, edo 635 753 949 zenbakira deitu edo WhatsApp mezu bat idatzi. Bukatzeko dio “hobe gaur hartutako neurriak biharko damuak baino”.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide