Albisteak
Zestoako Antzerki Asteko egitaraua iragarri dute
— 2022-05-26Ekainaren 24tik uztailaren 3ra bitartean izango da Zestoako Antzerki Astea. Hamargarren edizioa izango da aurtengoa, eta zortzi antzezlan eta Zergatik ez hitz egin Martinari buruz? hizketaldiak osatuko dute egitaraua.
Sarrerak dagoeneko eskuragai daude Entradium webgunean. Larunbatetik aurrera, gainera, Zestoako Turismo Bulegoan ere erosi ahal izango dira. Urtero legez, bonuak eskuratzeko aukera ere izango da 42 eta 35 eurotan. Bonuak eta Hayko eta Inork espero ez duena antzezlanetarako sarrerak Turismo Bulegoan soilik eskuratu ahal izango direla jakinarazi dute antolatzaileek.
Bestalde, bihar, ostirala, Antzerki Astearen inguruko informazioa eskainiko dute Eromeneko kideek arratsaldeko 19:00etatik aurrera Erdikalean, eta sarrerak erosteko aukera ere izango da bertan.
Hona hemen egitaraua:
- Ekainak 24 eta 25: Hayko – Eromen Produkzioak. Hiru funtzio eskainiko dituzte 20:30ean, 21:45ean eta 23:00etan, Caravan Park-en. (Sarrerak turismo bulegoan)
- Ekainak 26: Harriminak. 20:30ean, Caravan Park-en. (Sarrerak erosi)
- Ekainak 27: Bidaide. 20:30ean, Caravan Park-en. (Sarerrak erosi)
- Ekainak 28: LGHBT+ egunaren bueltan, Zergatik ez hitz egin Martinari buruz? hizketaldia. 20:30ean, Caravan Park-en. (Izena eman)
- Ekainak 29: Hiru Kortse, azukre asko eta brandy gehiegi. 20:30ean, Caravan Park-en. (Sarrerak erosi)
- Ekainak 30: Lur. 18:30ean, Kultur Etxeko areto nagusian. (Sarrerak erosi)
- Uztailak 1: Inork espero ez duena – Zestoako antzerki eskolako haur eta gaztetxoen eskutik. 18:30ean, Kultur Etxeko areto nagusian. (Sarrerak Turismo bulegoan)
- Uztailak 2: Eresia. 20:30ean, Caravan Park-en. (Sarrerak erosi)
- Uztailak 3: Sexberdinak. 20:30ean, Caravan Park-en. (Sarrerak erosi)
Egin zaitez bazkide