Albisteak

Zuhaitz Eguna ospatuko da Arroabean larunbat honetan

Larunbat honetan (Apirilak 8) Zuhaitz Eguna ospatuko da Arroabean, Sakulupe Guraso Elkarteak antolatuta. Azken urteetako ildoari jarraituz, eskola berriaren aldarrikapena gogorarazteko erabiliko da.

Goizean 10:00etan plazan elkartu eta auzoan zehar zuhaitzak landatuko dira. Eguerdiko 12tan Eskola Txikien Festan egingo den lorategi birziklaturako loreak prestatuko dira. Arratsaldeko 4retan familia osoari zuzenduriko zirko tailerra burutuko da. 18:30etan frontoian erromeria.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide