Albisteak

Adonis Gelis Euskal Herriko 22 urtez azpiko binakako txapeldun

Adonis Gelis Euskal Herriko 22 urtez azpiko binakako txapeldun berria da. Igandean Amurrion jokatutako finalean 22-13 irabazi zuten Gelisek eta Aranguren donostiarrak osatutako bikoteak. Zubiria (Berrobi) eta Mendia (Beasain) izan zituzten aurkari finalean.

Txapelketa duela bi hilabete inguru hasi zen, eta lehen fasea pasa ondoren, finalaurrekoa eta finala irabazi dituzte azken bi asteetan. Binakako txapelketa amaituta, orain Gipuzkoako 4 eta erdiko txapelketa prestatzen hasiko da.

Aurreko astean, finala jokatu aurretik, pilotari zestoarra elkarrizketatu genuen. Hemen duzue irakurgai elkarrizketa.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide

IRUZKINDU

Zure helbide elektronikoa ez da publiko egingo. *

Danbolin ez da hemen emandako iritzien kargu egiten.

Ez da irainik onartuko.

Danbolineko lan-taldeak, beharrezkoa izanez gero, edukiak ezabatzeko eskubidea du.