Albisteak
Zestoako Udalaren oharra “herritarren artean zabaldu den ekimen baten inguruko deialdiaz”
— 2021-06-17“Azken egunetan “WhatsApp” bidez zenbait herritarren artean zabaldu den ekimen baten inguruko deialdiaz ondorengo azalpenak eman nahi ditu Zestoako Udalak:
1- Azken aldian gertatu diren hainbat gertakarirekin kezkatuta, genero eta jazarpen homofobikoak tarteko, borondatez parte hartzeko prest zeuden gazteekin hezkidetza ariketa batzuk egitea zen helburua.
2- Ariketa horietako partaideak diskrezio osoz konbidatuak izan ondoren borondatez parte hartu behar zuten.
3- Udalak oraindik ezagutzen ez dituen arrazoiengatik protokoloa hautsi egin da eta diskrezioz eta pertsonalki banatu beharreko gonbidapena “WhatsaAppez” zabaldu da.
4- Pertsonen arteko tratu onak sustatu eta genero edo sexu orientazioagatik inor jazarria izan ez dadin, ikuspegi zigortzaile soiletik harago, hezkidetza saioak egitea inoiz baino beharrezkoagoa dela uste du Zestoako Udalak.
5- Dena dela, antzeko ekimenak arrakasta izan dezaten, ezinbestekoa da hasera batean diskrezio eta intimitate osoz egitea, bestelakoan mesede baino kalte gehiago egiteko arriskua gerta bai daiteke.
6- Ondorioz, Zestoako Udalak gizarte gaietan adituak direnen laguntzaz egin asmo zuen ekimena, beharrezkoak diren baldintzak berreskuratu bitartean, bertan behera uztea erabaki du.”
Zestoan, 2021eko ekainaren 17an
Egin zaitez bazkide